Bob Dylan XX. Mendeko musika herrikoian eragin sakonena utzi duen abeslaria da. Seiehun kantutik gora sortu eta grabatu ditu berrogei diskotan. Xabi Paya kulturgileak horietako 100 kanta euskaratu zituen eta baita argitaratu ere.
Euskal Herriko bi bandak euskaratutako kanta xorta bat hartu eta Minesotako musikari handia moldatu dute geure erara. Kontzertu hau mundiala eta bakarra izango da!
Alde batetik, Gernikatik datorkigun Audience taldea dugu. Itzal luzeko musikari emankorrak. Beste aldetik, Belharra, kontzertu honetarako bildu den musikari saldo bat: Urbil Artola, Gorka Arranz, Julen Maestro, Jon Arzelus, Jose Mari Pulido eta Dani Venegas.
20 bat kanta entzuteko aukera izango dugu gitarrak, mandolina eta banjoen soinuen artean. Hainbat klasiko izango dira entzungai: “Ahaztu behingoz, ta kito”, “Libre izango naiz” “Garaiak aldatzen baitira”, “Iparraldeko neska”, besteak beste. Bukaeran “Zeruko atea joz” melodia mitikoak itxiko ditu aretoko ateak.